Nortzuk gara

Eskoletako jantokietan gure seme-alabei ematen zaien elikadura-kalitateaz arduraturik gauden durangaldeko hainbat ikastetxetako gurasoak gara.

 Umeek ondo hazi eta garatzeko elikadura osasuntsu bat ezinbestekoa dute. Elikaduraren oinarrian erabilitako produktuak daude, honeik nola erein diren eta zer nolako ongarri eta babesa izan duten ziurtatu beharra dago elikadura osasuntsu bat bermatzeko.

 Argi dago berton erein, ongarri naturalekin hazi eta babes naturalekin sortutako produktuek elikadura osasuntsua bermatzen dutela. Hortarako, eskoletan bertan sukaldatzea proposatzen dugu, bertoko produktuak erabiliz: produktuak zuzenean ezagutu eta propietate guztiak mantenduz modu egokian sukaldatuak izango dira.

 Ez hori bakarrik, gure ikastetxeko jantokietan bertoko produktuak kontsumitzeko beste hainbat arrazoi gehiago ere baditugu: 

  1. Inguruan lanpostuak sortuko ditu, bertoko produktoreei lana emanez. Behar dena produzituz eta ez gehiago.
  2. Bertoko ekonomia indartuko du. Bertoko produktoak erosi ezkero, dirua hemen geratzen bait da berriro bertan inbertitzeko.
  3. Bertoko baserrien bizi iraupena bermatzen lagunduko du, eta gure ohiturak eta jakituria mantentzen lagunduko ere.
  4. Urrunetik ekarritako produktuekin alderatuz, bertoko produktu ekoizteak kutsadura arrasto minimoa uzten du.
  5. Jakirik osantsuenak gure ingurukoak dira, gure klima eta ingurura moldatu direnak: horiek dira gure garapenarako egokienak.
  6. Bizitzaren ziklo naturala errespetatzen du: bertan produzitzen dena bertan konsumituz.

 Azken finean jatekoa asko estimatzen duen herri bat gara eta gure seme-alabei kalitatezko elikadura emateko konpromesua hartu behar dugu. Hortarako informatu, sentsibilizatu eta aldaketak egin behar ditugu, betiere jantokiko langileen lana bermatuz.

BERTON, BERTOKOA ETA SASOIKOA!

BERTON BERTOKOA MANIFESTUA

BERTON BERTOKOA ARRAZOIAK

BERTON BERTOKOA – KARTELA

Harremanetarako: