Lapiko hotsak badatoz!

Ikasturte amaiera gogorra eduki genuen eta hasiera ez da batere erraza izaten ari, Covid19ak gure bizitzak hankaz gora ipini baititu. Hezkuntzan lehendik ere gauzak ez zeuden behar bezain ondo; ratioak jaistearen aldarria zaharra da tamalez, baina orain , gizarte mailan giza taldeak mugatzen ari diren honetan, geletan 25 ume inguru elkartzen jarraitzen
da. Oraindik ikastetxe askotan sukaldeak falta dira , gainera, leku eta baldintza ezegokiak direla medio, askok jangela itxita izan dute, beste batzuk irekita , baina ikasle talde mugatu batentzako bakarrik.
Elikadura , edozein gizakiren ezinbesteko eskubidea da eta gure ikastetxeetan, ume askok , jangeletan jaten dutenaren bitartez egi egiten dute eskubide hori. Gurasook , baita, kontziliaziorako eskubidea beharrezkoa dugu eta ikastetxeko jangelak eskubide hori ahalbidetzen du.

Ezin ahaztu azken urteetan goraka doan aldarria, bertoko eta sasoiko produktuak gure ikastetxeetan sartzekoa, gure baserritarren biziraupena bermatzen lagunduz. Esan beharra dago, gure baserritar eta arrantzaleek gure gizartea elikatu dutela mendeetan zehar eta beste pandemia baten aurrean, gizarte moduan bizirauteko giltza izango direla .
Aldi berean, gertuko elikagaiak ingurugiroan ekarriko lukeen onura eta bertako ekonomiarentzako bultzada ukaezina da..
Jateko ordua momentu hezitzaile bezala ulertzen dugula aldarrikatu dugu beti. Hezkuntza , bizitza duin bat izateko oinarri oinarrizko tresna bat da eta administrazio publikoek herritar ororen eskuetan ipintzeko beharra daukate .
Baina ez edonola, ganorazko hezkuntza bat eman behar diogu belaunaldi honi, gure gizartea eta bere etorkizuna gidatzeko jaioak bait dira .
Horregatik pentsatzen dugu, IKASTETXEETAKO SUKALDEAK IREKITA ETA MARTXAN egon behar direla, eta nola ez, JANGELAK IREKITA . Baina ganoraz martxan egoteko, RATIOAK JAITSI BEHAR DIRA, GELETAN ZEIN
JANGELETAN eta LANGILE ETA HEZITZAILE GEHIAGO KONTRATATU , jangeletan ikasleek dagokien moduan bazkaldu ahal izateko eta gizarte honek merezi duen KALITATEZKO HEZKUNTZA BERMATZEKO .

Azaroaren 17an klaseak bukatzerakoan lapiko joaldia egingo dugu:
➔ SUKALDEAK ETA JANGELAK IREKITA NAHI DITUGULAKO!!
➔ KALITATEZKO HEZKUNTZA NAHI DUGULAKO, BEHARREZKOA IRAKASLE, HEZITZAILE ETA GARBITZAILE KOPURUAK EGOKITZEA ORAIN!!

HORTAZ, ASKO ESKERTUKO GENUKE, IDATZI HONEKIN ADOS ZAUDETEN, IGE, ESKOLA ERAGILE, IKASTETXE EDO EDOZEIN ELKARTE, EKIMEN HONI ZUEN BABESA ESKAINTZEA, POSTA ELEKTRONIKO BATEN BITARTEZ: bertonbertokoa@gmail.com

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s