Berton Bertokoak bideoklipa aurkeztu du, jantokietako aldarria zabaltzeko asmoz

Txapito Guzman eta Ibarrako Langostinuek musika taldeak egin du abestia Miren Amurizaren letra oinarri hartuta. Eskualdeko eskoletako umeek ere parte hartu dute koroak eginez.

Berton Bertokoak bideoklipa aurkeztu du, jantokietako aldarria zabaltzeko asmoz

Eskola publikoetako jantokietan bertako eta sasoiko produktuak jatearen aldeko dinamikak pauso berri bat eman du zabalpenean. Zaldibarko eskolan aurkeztu dute bideoklipa, eta proiektua babestu duten hainbat lagun gonbidatu dituzte bertara. Dozenaka lagun batu dira: gurasoak, elkarteetako ordezkariak, nekazariak, Hezkuntza arloko kideak, politikariak…

Eskaerak Jaurlaritzari eta enpresei
Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailean idatzi bat erregistratu dute Berton Bertokoako kideek, euren egitasmoa onartu dezatela eskatzeko. Sukalderik ez duten ikastetxeetan azpiegitura hori ipintzeko ere eskatu dute; Durangoko Zabalarran, Iurretako Juan Orobiogoitian eta Atxondo eta Zaldibarko eskoletan hain zuzen ere. Horrez gainera, legebiltzarrean arloa lantzeko sortutako batzordean parte-hartzea gura dutela ere jakinarazi diete.

Catering enpresentzako ere izan dute eskaera: ikasturte amaierara bitartean, asteko egun baten bertako eta sasoiko produktuak eskaini ditzatela jantokietan.

Iturria: Anboto.org

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s