Ekainak 10eko Jaialdiaren aurkezkena


Orain dela urte t’erdi Durangaldeko Durangoko Zabalarra eta Landako, Iurretako Maiztegi, Abadiñoko Traña-Matiena eta Zelaieta eta Atxondo, Elorrio, Berriz eta Zaldibarko eskola publikoen guraso, guraso elkarte eta eskola kontseiluak elkartu egin ziren jantokietan erabiltzen diren produktuak eta zerbitzua hobetzeko. Horretarako, orain arte hitzaldiak, tailerran eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte “gurasoen sentsibilizazioa landu eta instituzioen inplikazioa lortzeko” horrela azaldu dute eskolen ordezkariek datorren ekainaren 10ean honen inguruan Abadiñon egingo den jaialdiaren aurkezpenean.

Hamazazpi urte pasatu dira eskoletako jantokiak erregulatzen duen arautegia onartu zela, ordurarte eskola bakoitzak bere jangela kudeatzen zuen eta Berton Bertokoa proiektuaren bultzatzaileen esanetan “urte hauetan eskoletako jangelen kalitatea asko jeitsi da, hau da, katerin bitartez ematen den zerbitzua, eta ez ditugu onartzen erabilitako produktuak eta sukaldatzeko prozesua”.

Berton Bertokoa proiektuaren helburua bertoko eta sasoiko produktuak eskolako jantokietan sukaldatzea da “honek onura asko ekarriko lituzke bai, ekonomian, ikasleen osasunean edota kutsaduran beste batzuen artean” azaldu dute. Hau dela eta eskatu dute batez ere erakunde publikoei, “datorren ikasturtetik aurrera ordua dala gure jantokietan bertako produktuak eskaintzeko”.

Durangaldeko eskola publikoen ordezkariak ezezik aurkezpenean Ehige, Bige, Sortzen eta Gure Platera gure aukera ekimenaren ordezkariak ere bertan egon dira babesa ematen. Ekainaren 10ean Abadiñon ospatuko den jaialdian tailerrak, joku koperatiboak, DJ Bull eta Pirritx, Porrotx eta Mari Motots ere bertan izango dira, gaur bertan izan diren bezala euren babesa ematen.

Iturria: dotb.eus

Beste iturri batzuk: anboto.orgdurangon.comgure platera, gure aukeramugalari.info, elcorreo

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s