Bestalde, Durangaldeko gurasoen dinamikak aurrera darrai. Azken egunetan, Berrizko Learreta Markina eskolako gurasoak batu dira dinamikara.
Azaldu dutenez, gaiaren inguruko kezka lehenagotik zeukaten, eta Durangaldean horren aldeko ekimena sortu zela jakitean, parte hartzea erabaki zuten, guraso elkarteko asanbladan hala erabakita. 400 ikasle inguruk jaten dute egunero Berrizko eskola horretan.
Aurretik, Durangoko Landako eta Zabalarra, Abadiñoko eskola biak, Atxondokoa, Elorriokoa eta Iurretako Maiztegi eskolako gurasoak ibili dira aldarrikapenak kaleratzen.